
KIROL ESKALADA · TOP ROPE
Soka goitik jarriko dizut. Zu eskaladan bakarrik kontzentratzeko.

Nirekin mendia bizi nahi?
Kirol eskaladan egun bat nola kudeatzen jakin. Teknika, eta batez ere, taktika.
Baina baita lehen aldiz bide luze bat edo ertz bat eskalatu ere, erabaki aurretik ea zuretzako moduko abenturak diren.
Batzuetan, lehenengo eskalada ondoan duzun pertsonaren esku uztea da lehenengo pausoa emateko modurik onena.
Etorri nirekin mendira, bizi nirekin mendia eta erabaki noraino iritsi nahi duzun.


Soka goitik jarriko dizut. Zu eskaladan bakarrik kontzentratzeko.

Eskalatu nirekin. Partekatu eguna eta bizipenak.

Picos de Europa, Euskal Herria, Pirinioak... Nondik igo nahi duzu? Eta nora?

Zailtasun gutxi, baina aire asko oinen azpian. Tontorrera “beste” bidea hartu nahi?
Egun batzuk mendian igaro. Naturaren erdian eskalatu eta ibili. Eta ahaztu beste guztia.

Goizean goiz igo beharrean... jeitsi egiten bagara?
Arratsaldean igo, eguzkia agurtu, gaua pasa. Eta hurrengo egunean jaitsi.