
Gorputza · Entrenamendua
Gure ametsen erritmoa jarraitu dezakeen gorputza prestatu. Ebaluatu, identifikatu eta xedearekin entrenatu.
PRESTATU ZURE GORPUTZA →

Native Nomads proiektuak hiru bide eskaintzen ditu zure bidea egiten laguntzeko:
PRESTATU: Entrenamendu fisikoa. Zure gorputza zehaztasun zientifiko batekin garatzeko.
IKASI: Ikastaroak. Ezagutza teknikoa handitu, mendian autonomia handiagoa eskuratzeko.
BIZI: Ekintza gidatuak. Mendian esperientzia berriak bizi, modu profesionalean gidatuta.
Baina ez da bide bakarra. Ezagutza, teknika, esperientzia edo prestaketa fisikoa ere izan daitezke. Tresnak dira. Helburua, atzean dagoena da.

Gure ametsen erritmoa jarraitu dezakeen gorputza prestatu. Ebaluatu, identifikatu eta xedearekin entrenatu.
PRESTATU ZURE GORPUTZA →
Mendian autonomia handiagoa izateko ezagutzak eskuratu. Erabaki onak hartuz gozatzeko.
IKASTAROAK EZAGUTU →
Ikasi eta hobetu esperientziaren bidez. Zure proiektuak bizitzeko lehenengo pauso hori elkarrekin eman.
ESPERIENTZIAK EZAGUTU →
Baina ateak ireki ditzake.
Errendimendua ez da helburua. Tresna bat da, nahi duzuna egin ahal izateko.

Eremu horizontala uzten dugun bakoitzean,
dantza bat hasten da;
behin bakarrik biziko duguna,
nahiz eta mila aldiz egin.
Mendia ez da praktikatzen
ezta kontsumitu ere.
Abenturak bezala.
Bidelagunarekin bailarara bidaia. Hurbilketa. Entrenamendua. Erreskate ikastaroa. Espero ez zenuen ekaitzarekin bustitzea. Pitzadura bustita dagoelako atzera egin behar izatea...
Guzti honekin oroitzean barre egin eta pentsatzea:
“Berriro egingo nuke.”


Zenbatzeari utzi.
Ni ate batzuk irekitzen laguntzeko nago. Baina mendia, abentura eta bidea zureak dira.
KONTAIDAZU ZER BIZI NAHI DUZUN →Prestatzea, ikastea edo bizitzea. Ez duzu aldez aurretik jakin behar zer behar duzun. Zure ideia kontatu eta elkarrekin aurkituko dugu ate egokia.
HITZ EGIN →